Doneztebeko Merkatari eta Zerbitzu Elkarteak Eguberrietako estra zozketatuko du

Ttipi-Ttapa 2019ko aza. 10a, 10:00
Doneztebeko Merkatari eta Zerbitzu elkarteko kide batzuk logoa aldatu zutenean egin zuten aurkezpenean.

Doneztebeko Merkatari eta Zerbitzuen Elkarteak, aurten ere, Eguberrietako estra zozketatuko du. Azaroaren 11tik abenduaren 2a bitarte bezeroek erosketa txartel bat bete beharko dute. Horretarako, saltokietan erosketak egitearen truke zigiluak emanen dizkiete.

Betetako erosketa txartelen artean, abenduaren 5ean zozketa eginen da. Hiru sari zozketatuko dira: lehendabizikoa, 800 euroko erosketa-txartela; bigarrena, 500 eurokoa; eta hirugarrena, 300 eurokoa. Erosketa-txartelen irabazleek erosketa-txartelak abenduaren 9tik 21era erabili ahal izanen dituzte, merkatari elkarteko saltokietan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun