Malerrekako III. Rallysprinta azaroaren 9an Donezteben

Ttipi-Ttapa 2019ko aza. 8a, 08:00
Aurtengoa III. Rallysprinta izanen da.

Malerrekako III. Rallysprinta izanen dute bihar, azaroaren 9an, Donezteben. Nafarroako Rally Txapelketarako eta Nafarroako Junior Rally Txapelketarako baliagarria izanen da. Nafarroako Federazioak antolatutako lasterketa da, Doneztebeko Udalak eta Malerreka Motorsport taldeak lagundua.

Doneztebe-Beintza-Labaien-Saldias-Orokieta ibilbidea eginen dute. 11:00etan errepidea moztuko dute eta lehenbiziko txanda 12:10ean abiatuko da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun