Denboraldi honetako bigarren film emanaldia igandean Donezteben

Ttipi-Ttapa 2019ko aza. 7a, 18:00

Doneztebeko Erreka Guraso Elkarteak eta Gazte Burrunba Kultur Taldeak, Udalaren laguntzarekin, zinema emanaldiak antolatu dituzte igande honetarako, azaroak 10. Aldi honetan, Se armó el Belén eta Señor, dame paciencia filmak ikusteko aukera izanen da. 

Se armó el Belén haurrendako filma 16:30ean eskainiko dute eta bertzea, helduentzat, 18:30ean. Antolatzaileek elkarkabizitza arauak betetzen ez dituztenak zinematik kaleratuko dituztela adierazi dute.

'Se armó el Belén'

Bo izeneko astoa da filmeko protagonistetako bat. Astoa garia ehotzeaz nekatuta dago, herriko bizimoduaz aspertuta, eta, beraz, bizimodu hori baztertu eta bere ametsetako bidaian abiatuko da. Bidean artaldea galdu duen Ruth ardiarekin eta Dave usoarekin eginen du topo. Hiru kameilurekin eta ixtegiko bertze hainbat animaliarekin, Bok izar bati jarraituko dio abenturaz betetako bidaia eginez.

'Señor, dame paciencia'

Gregorio bankari kontserbadore, Real Madrilzale eta marmartiaren emaztea bat-batean hil ondotik, Gregoriok bere azken nahia egia bilakatu beharko du: seme-alabekin eta euren bikotekideekin asteburua pasatzera joan beharko du eta bere errautsak Guadalquivir ibaian bota. Orduan hasiko dira Gregorioren arazoak. Sandra alaba Jordi katalanarekin ezkondua dago, aguantatzen ez duen culea. Bertze alaba, Alicia, Leo hippy antisistemarekin dabil. Carlos seme gaztearekin sei hilabete daramatza hitzik egin gabe, armairutik atera zenetik, eta Eneko bere bikotekidearekin agertuko da, jatorri senegaldarra duen euskalduna.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun