Emakumezkoek inauterietan duten tokia hizpide izanen dute larunbatean Sunbillan

Ttipi-Ttapa 2019ko aza. 7a, 12:00

Aitzpea Leizaola Iturengo inauterietan.

Emakumezkoek inauterietan egin duten ibilbidearen gaineko ikerketa egina du Aitzpea Leizaola antropologoak eta horri buruz mintzatuko da larunbat arratsaldean Sunbillako sabaian antolatu duten solasaldian.

Genero berdintasunari lotuta, hainbat tailer, dokumental emanaldi eta hitzaldi antolatuak dituzte Malerrekako Mankomunitateko Gizarte Zerbitzuek. Horren barne Aitzpea Leizaolarekin hitzaldia antolatu dute Sunbillan. 18:30ean hasiko da, sabaian. Hitzaldi bera azaroaren 23an Zubietan eta Iturenen eskainiko du.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun