'Irungo emakumeak plazara' dokumentala ikusteko aukera izanen da larunbatean Urrozen

Ttipi-Ttapa 2019ko aza. 6a, 14:00

Genero berdintasunari lotuta, Malerrekako Mankomunitateko Gizarte Zerbitzuek antolatuta Malerrekan eta Bertizaranan egiten ari diren ekintzen barne, larunbat honetan, azaroak 9, Irungo emakumeak plazara dokumentala eskainiko dute Urrozko ostatuan, 18:00etan.

Historiak baztertutako Irungo emakume adierazgarrienen gaineko dokumentala da, Parean berdintasun elkarteak egin duena. Irun eta Donostia arteko joan-etorria oinez egiten zuten mandatugileak, bereziki borrokalariak izan ziren poxpolo-egileak, Vicenta Olazabal Irungo eraldaketa urbanistikoan zeresan handia izan zuen emakumea, Dolores Salis eskultorea, Menchu Gal margolaria, Leire Landa futbolaria eta emakumeek ikasteko duten eskubidearen alde borroka egin zuen Julia Iruretagoiena dira dokumentalean ageri diren emakumeetako batzuk.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun