Erremontea utziko du Joxe Jabier Etxeberria III.a doneztebarrak

Ttipi-Ttapa 2019ko aza. 6a, 09:15
Larunbatean jokatuko du profesionaletako azken partida Jose Jabier Etxeberria III.a erremontelari doneztebarrak.

Larunbatean jokatuko du profesionaletako azken partida Txibi Utergarekin batera, Zeberio II.a eta Ionen kontra 

22 urtez profesionaletan ibili ondotik, Jose Jabier Etxeberria Lakanbra Etxeberria III.ak aio erranen dio erremonteari. Urteotan guztiotan hainbat txapel eta garaipen garrantzitsu lortu dituen 46 urteko erremontistak azaroaren 9an jokatuko du hondarreko partida Hernaniko Galarretan. Hain zuzen, Txibi Uterga herritarrarekin batera, Zeberio II.a eta Ionen kontra ariko da.

1997ko azaroaren 29an debutatu zuenean ere herritar bat izan zuen lagun aitzineko koadroetan, Iribarrenm eta Bereziartua eta Aizpuruaren kontra aritu zen. Ia 22 urte hauetan hainbat partida jokatu ditu Galarretan nahiz Uharteko Euskal Jai pilotalekuetan eta hainbat txapel ere lortu ditu. Garrantzitsuenak, 2010ean Urrizarekin eta 2017an Utergaraekin lortutako binakako txapelak. San Fermin txapelkera ere bitan irabazi du, 2016an Urrizarekin eta 2017an Utergarekin. Baina bere txapela duela hogei urte lortu zuen, 1999ko Udaberriko Sariketa; 2005ean Azpeitian suertatu zen txapeldun eta 2013an Sagardoaren Txapelketa irabazi zuen.

 

Palmaresa

  • 1999ko Udaberriko Sariko txapeldun
  • 2005eko Azpeitiko Txapelketan txapeldun
  • 2007ko binakako txapelketan txapeldunorde
  • 2010eko binakako txapeldun: Urriza-Etxeberria III
  • 2011ko San Fermin txapelketan txapeldunorde
  • 2013ko Sagardoaren Txapelketan txapeldun
  • 2014ko Sagardoaren txapelketan txapeldunorde
  • 2015eko San Fermin txapelketan txapeldunorde
  • 2016ko San Fermin txapelketan txapeldun: Urriza-Etxeberria III
  • 2017ko San Fermin txapelketan txapeldun:: Uterga-Etxeberria III
  • 2017ko binakako txapeldun: Uterga-Etxeberria III

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun