Tokiko Agenda 21 berritzeko Malerrekako hirugarren foroa azaroaren 7an eginen dute

Ttipi-Ttapa 2019ko aza. 5a, 08:00
Lehendabiziko foroan 21 lagun bildu ziren.

Ortzegunean 18:30ean Doneztebeko San Migel eskolan

 

Nola dago Malerreka?  galdera  abiapuntu hartuta, Malerrekako Tokiko Agenda 21 berritzeko prozesuaren barne, herritarrek parte hartzeko foroa egin zuten urriaren 3an. Lehendabiziko foro horretan 22 lagun bildu ziren eta hausnarketa polita egin zuten. Urriaren 17an berriz bildu ziren. Aldi horretan ekintza planaz solastatu ziren, Laster hirugarren foroa izanen dute. Azaroaren 7an, ortzegunean, zehaztu dute hitzordua, eta orain artean bezala, 18:30ean Doneztebeko San Miguel eskolan bilduko dira. Bilera horretan ekintzak lehenetsi nahi dituzte.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun