Ezkurran leize zulo batera eroria zen oilagor-zakurra erreskatatu dute Oronozko suhiltzaileek

Ttipi-Ttapa 2019ko aza. 4a, 06:00

Xol izenari kasu egiten dion oilagor ehizako zakurra 17 metroko sakonera duen leize zulo batera erorita zegoen

Oronozko suhiltzaileek jakitera eman dutenez, erreskate lana Ezkurran egin dute. Ageri denez, 17 metroko sakonera duen leize zulo batera eroria zen oilagor ehizan zebilen zakurra eta sokarekin lotuta jautsi behar izan du suhiltzaile batek zakurra ateratzeko.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun