Vocal Group Era abesbatza letoniarrak Donezteben kantatuko du igandean

Ttipi-Ttapa 2019ko urr. 31a, 08:30

Letoniako Vocal Group Era taldeak igande arratsean kantatuko du Doneztebeko elizan.

Tolosako Abesbatza Lehiaketan parte hartuko duen taldeak azaroaren 3an kontzertua eskainiko du elizan

Aurten XXV. edizioa beteko duen Nafarroako Nazioarteko Abesbatza Zikloaren barne, Letoniako Vocal Group Era abesbatzaren kontzertuarekin gozatzeko aukera izanen dute Donezteben. Azaroaren 3an izanen da elizan, igandean 19:00etan, eta aipatzekoa da abesbatza hori Tolosako Abesbatzen Lehiaketa ezagunean parte hartzekoa dela. Zehazki azaroaren 1ean ariko da Tolosan. Duela hamarkada bat sortua da eta geroztik nazioartean hainbat emanaldi eskaini ditu emakumezkoen talde honek.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun