Malerreka Kantuz azaroaren 2an eginen dute Donamarian

Ttipi-Ttapa 2019ko urr. 31a, 07:30
Donamarian eginen dute larunbatean Malerreka Kantuz.

Larunbatean 12:00etan plazatik abiatuko dira. Urteko azken emanaldia, berriz, Donezteben izanen dute, abenduaren 7an

Malerreka Kantuz egitasmoaren aurtengo ibilbidea azken txanpan da dagoeneko.Herritarrek, urriaren 5ean Iturenen egindako saioaren ondotik, hurrengo saiorako zintzurrak bero eta musika-tresnak prest dituzte. Larunbatean, azaroaren 2an, Donamarian izanen dute herriko karrikak kantuz eta musika doinuz alaitzeko hitzordua. Ohi bezala, herriko plazatik abiatuko dira. Eguerdian, 12:00etan hasiko dute buelta eta nahi duena bertaratu daiteke.

Urteko azkena Donezteben

Hurrengoa eta urteko azkena abenduaren 7an, lehendabiziko larunbatean, izanen dute, Donezteben.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun