Idazketa sortzailea tailerra gaur hasiko da Donezteben

Ttipi-Ttapa 2019ko urr. 24a, 10:00

Hilabetean behin, ortzegun arratsaldetan liburutegian bilduko dira.

Sormenari tarte egiteko eta «ideiak ordenatzen, pertsonaiak sortzen, istorioak eraikitzen...» ikasteko idazketa tailerra antolatu dute Donezteben. Gaur, urriaren 24an, izanen dute lehendabiziko saioa eta ekainera arte hilabetean behin bilduko dira, liburutegian. Marian Benitezek bideratuko ditu saioak. Izena eman nahi dutenek 948 45 09 09 edo 660 26 20 00 telefonora deitu beharko dute eta 20 euro ordaindu beharko dituzte.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun