Erreka eskubaloi taldeko seniorrek Lizarreriaren aurka jokatuko dute larunbatean

Hiru partida irabazi ondotik, laugarren partidan ere garaipena eskuratzeko lehiatuko dira seniorrak.

Erreka eskubaloi taldeko seniorrek Lizarran dute larunbateko partida. Lizarreria taldearen aurka ariko dira, 20:00etan. Kadeteek, berriz, Doneztebeko kiroldegian jokatuko dute. Mutilak, 10:00etan, Anaitasuna C-ren aurka ariko dira; neskak, berriz, 11:30ean, Malkaitz taldearen kontra. Infantil neskek Uharten dute hitzordua, Uharte Bren aurka 11:00etan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun