Zinema emanaldi bikoitza igandean Donezteben

Ttipi-Ttapa 2019ko urr. 24a, 08:15
'El cuaderno de Sara' filma 18:30ean pantailaratuko dute eta sarrera bi euro ordaindu beharko da.

Erreka guraso-elkarteak eta Gazte Burrunbak, Doneztebeko Udalaren laguntzaz, zinema emanaldiak antolatu dituzte urriaren 27rako, iganderako. 16:30ean haurrendako Printze txikia filma pantailaratuko dute; 18:30ean, berriz, helduendako El cuaderno de Sara.

'Printze txikia'

Neskatxa baten eta bizilagunen arteko istorioa da. Neskatxa bihotz oneko adineko pilotu bitxiarekin batera nagusien munduan bizitzeko prestatuko du amak. Pilotuak bere lagun berriari mundua erakutsiko dio, zeinean edozer gerta daitekeen. Ikusi trailerra hemen.

'El cuaderno de Sara'

Laurak urteak daramatza Sara ahizparen bila. Kongoko oihanaren erdian galdu zen hura, gobernuz kanpoko erakunde batentzat lanean ari zela. Egun batean, argazki bat agertuko da eta argazkian Sararen aurpegi desenfokatua ikusi ahal izanen da. Gehiegi pentsatu gabe, Laura Kinshasara joango da, Mendebaldeko botereen interes zikinen munduan sartuko dela susmatu barik. Ikusi trailerra hemen.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun