Euskararen Eguneko zozketako bi sari banatu gabe daude oraindik

Ttipi-Ttapa 2019ko urr. 23a, 16:20
Sarituak agertzen ez badira, zozketa berriz ere eginen da.

Urriaren 12an Zubietan ospatu zen Euskararen Egunean egindako zozketan sarituak izan ziren 0677 eta 0557 zenbakien jabeak ez dira agertu. 0677 zenbakia hirugarren sariari dagokio (Elgorriagako bainuetxean zirkuitua eta otordua) eta 0557 zenbakia laugarren sariari (MP4a). Larunbata, urriaren 26a, izanen da jakinarazteko azken eguna, eta horretarako, zenbaki horien jabeek herriko gazteren batekin harremanetan jarri beharko dute.

Sarituak agertzen ez badira, zozketa berriz ere eginen da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun