Bizkaitarrak nafarrei gailendu zaizkie emakumeen 5kirol txapelketan

Ttipi-Ttapa 2019ko urr. 21a, 16:00

Larunbatean Iruñean jokatutako lehian, Astondoak eta Zelai III.ak, Maika Ariztegik eta Finolek baino 49 segundo guttiiago behar izan zituzten 

Irati Astondoak eta Karmele Gisasola Zelai III.ak osatutako bikotaeak, 5Kirol emakumeen pentatloi berritzailaren palmaresa inauguratu du. Basque Sport-ek antolatu du lehiaketa hau, Eroskiren 50.urteurreneko ospakizunen barrenean Bi kirolari bizkaitarrek txapela lortu zuten larunbatean Iruñean, Maika Ariztegi eta Virginia Finol nafarrak garaitu ondoren. Bizkaitarrek 38 minuto, 20 segundo eta 89 ehuneneko behar izan zituzten lanak egiteko, nafarrek baino 49 segundo guttiago.

Txapeldunak lehenengo probatik nagusi izan dira. 62 kilo eta erdiko harri borobilari 45 jasoaldi eta metro bateko enborra moztu ondotik abantaila lortu dute bizkaitarrek. Txanda librean 25 kiloko txingekin 10 plaza osatu eta inguderekin ehun altxaldi eman ondotik ere, bizkaitarrak azken probara aitzinetik heldu dira. Baina arpanaren proba Zelai III.ak eta Astondoak baliogabetzat emandako mozketa batekin hasi dute eta nafarrek aurreratu dituzte. Emozioz betetako azken minutuetan bikote bizkaitarrak erreakzioa izan du. Maika Ariztegi eta Virginia Finolek trontzarekin hasiberriak dira eta ezin izan dute irabazi.

Erlazionatuak

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun