Altsasuko gazteen alde, larunbatean Iruñean eginen den elkarretaratzera joateko autobusa antolatu nahi dute

Ttipi-Ttapa 2019ko urr. 21a, 08:30
Altsasuko gurasoek Donezteben eman zuten hitzaldian jende dezente bildu zen.

Hurrengo larunbatean, urriaren 26an, Iruñean Altsasuko gazteen aldeko elkarretaratzea eginen da. Eskualdetik bertara joateko autobusa antolatu nahi dute. Horretarako, herritarrei izen-emateko deia egin diete. Interesatuek 637 94 85 18 telefonora deituz edo Whatsappa idatziz eman dezakete izena, urriaren 23ra, asteazkenera, arte.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun