Iturengo inauterietan otorduak prestatzeko sukaldariak behar dituzte

Ttipi-Ttapa 2019ko urr. 21a, 07:30
Joaldunak eta hartza inauterietan, herriko plazan.

Iturengo inauterietako antolatzaileak prestatze-lanean hasiak dira dagoeneko. Egun horietan ganbaran egiten dituzten otorduak prestatzeko sukaldariak behar dituztenez, lan egin nahi luketenei deia luzatu dute. 

Itziar Bazterrikarekin (679 51 29 63) edo Garbiñe Olazarrekin (628 61 82 18) solastatuz edozein galdera erantzun edota lan-baldintzak azalduko dizkietela adierazi dute. Herritarrek izanen dute lehentasuna, baina interesa duen orok adieraz dezake bere prestutasuna. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun