Erreka eskubaloi taldeak Ardoi San Antonio taldearen kontra jokatuko du larunbatean

Ttipi-Ttapa 2019ko urr. 18a, 08:00

18:30ean hasiko da partida.

Herriko kiroldegian dute hitzordua, 18:30ean.

Bihar, urriaren 19an, hiru eskubaloi partida jokatuko dituzte Doneztebeko kiroldegian. Goizean, infantil neskak izanen dira lehendabizikoak. 11:00etan Loyola Bren aurka ariko dira; ondotik, kadete mutilek hartuko dute lekukoa, 12:00etan; eta arratsaldean, 18:30ean, seniorrak Ardoi San Antonioren kontra ariko dira. Kadete neskek atsedenaldia izanen dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun