Asiako liztorren kabiak ikusiz gero Herriko Etxera deitzeko eskatu du Ezkurrako Udalak

Ezkurrako Udaletik jakinarazi dutenez, azken aldian Asiako liztorren hainbat kabi agertu dira herrian. Horien aurrean jarraitu beharreko prozedura zein den oroitarazi nahi izan du: Herriko Etxera deitu behar da; eta Udalaren eta Malerrekako Mankomunitatearen elkarlanari esker, talde bat kabia botatzera hurbilduko da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun