Malerrekako udalek, komertzioek, enpresek eta elkarteek doako itzulpen zerbitzua eskura dutela oroitarazi du Euskara Zerbitzuak

Ttipi-Ttapa 2019ko urr. 16a, 13:00

Itzulpenak urte osoan eska daitezke eta agerian edo jende aitzinean dauden testuak izan behar dute, gehienez ere bortz orrialdeko dokumentuak.

Urte batzuk pasatu dira Malerrekako Mankomunitateko Euskara Zerbitzua Malerrekako udalei, merkatariei, enpresei eta elkarteei testuak euskarara itzultzeko doako zerbitzua eskaintzen hasi zenetik. Oraindik ere doako zerbitzua eskura dutela oroitarazi nahi izan die eta urte osoan eska ditzaketeela itzulpenak. Agerian edo jende aitzinean dauden testuak izan behar dute eta ez dituzte Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuak izanen diren testuak itzultzen, ezta bileren deialdiak eta aktak ere.

Eskaerak telefonoz (948 45 17 46), faxez (948 45 17 70) edota posta elektroniko bidez (euskarazerbitzua@malerreka.infolocal.org) egin daitezke.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun