Foruzainek auto-gidari bat atxilotu dute Sunbillan

Ttipi-Ttapa 2019ko urr. 14a, 23:06
Auto-gidaria atxilotu dute Sunbillan, Iruribieta parean

Alkoholemia-proba egiteari uko egitea eta gurpila lehertuarekin ausarkeriaz gidatzea leporatu diote atxilotu duten 40 urteko gidariari

Foruzaingoak adierazi duenez, gertaeren lekuko izan den gidari batek 112ra deitu du astelehen arratsaldean eta salatu du N-121-A errepidean Irun aldera  auto bat zealdoka zebilela eta, momentu batean errepide bazterreko hesia jo badu ere, aitzinera segitu duela gurpila lehertuta zuela. Deiaren ondorioz, Elizondotik atera den foruzainen patruila batek Sunbillako errekan geldiarazi du auto-gidaria, Iruribieta parean.

Foruzaingotik jakitera eman dutenez, bi delitu leporatu dizkiote atxilotu duten 40 urteko gidariari: alde batetik droga eta alkoholemia-proba egiteari uko egitea eta, bertzetik, gurpila lehertuta zuela ausarkeriaz gidatzea.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun