Tokiko Agenda 21 berritzeko asmoz herritarrekin foroak egiten hasiak dira Donezteben

Ttipi-Ttapa 2019ko urr. 15a, 14:00

Malerreka nola dagoen aztertu ondotik, plan bat egiten hasiko dira ortzeguneko foroan. Argazkian, joan den asteko foroan parte hartu zutenak.

Bigarrena ortzegunean 18:30ean eginen dute San Miguel ikastetxean

 

Nola dago Malerreka? Galdera hori abiapuntutzat hartuta, Malerrekako Tokiko Agenda 21 berritzeko prozesuaren barne, herritarrek parte hartzeko lehenbiziko foroa egin zuten urriaren 3an. Ortzegun honetan, urriak 17, bigarren saioa eginen dute, Plan bat eginen dugu? lelopean. 18:30ean egin dute hitzordua, Doneztebeko San Miguel ikastetxean. Herritarrekin egitekoa duten hirugarren foroa azaroaren 7an eginen dute, 18:30ean eskolan. Bilera hori ekintzak lehenesteko baliatu nahi dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun