Berdintasunari buruzko ipuina aditzeko aukera izan dute Beintza Labaienen

Ttipi-Ttapa 2019ko urr. 14a, 07:00
Ederki pasa zuten arratsaldea gazte eta helduek. Argazkia: Izaskun Bertiz.

Larunbat arratsaldean Genero berdintasunaren inguruko ipuina kontatu zien beintza-labaiendarrei Haizea Loirak. Ipuinaren inguruan atera ziren hitz eta esaldiekin kanta bat asmatu zuten perkusiozko musika-tresna batzuekin. Haur eta guraso kuadrilla bat elkartu zen eta arratsalde polita pasatu zuten elkarrekin.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun