'Berdintasunari konta eta kanta' tailerra eginen dute larunbat honetan Beintza-Labaienen

Ttipi-Ttapa 2019ko urr. 10a, 06:30
Urriaren 6an Donamariako Jauregian egin zuten tailerra.

Malerrekako Mankomunitateko Gizarte Zerbitzuek antolatutako hitzordua 3 eta 12 urte bitarteko haurrendako da eta 18:00etan hasiko da.

Gizarte Zerbitzuek hainbat ekitaldi antolatu ditu berdintasuna lantzeko eta horietako bat da Berdintasunari konta eta kanta tailerra. Malerreka eta Bertizaranan herriz herri eginen dute eta larunbat honetan Beintza-Labainek hartuko du lekukoa. Tailerra Haizea Loirak gidatuko du; ipuin bat kontatuko du eta hortik abiatuta berdintasunaren inguruan hausnartuz, esaldiak osatzeko aukera izanen dute bildutakoek. Bukaeran, kanta sortu eta grabatuko dute.

Urriaren 6an Donamarian egin zuten tailerra eta urriaren 25ean Ezkurran eginen dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun