Asier Navaridas sunbildarra Basauriko Pilota Egokituaren Sari Nagusiaren finalean ariko da igandean

Ttipi-Ttapa 2019ko urr. 9a, 12:00
Igandeko finalen aurkezpenean, aulki gurpildunean ariko diren palistak. Ezkerretik hasita bigarrena da Navaridas.

Basauriko San Miguel pilotalekua, inolako bazterketarik gabeko pilota baten erakusleihorik onena izanen da

Bestetako egitarau zabalaren barrenean, Basauriko San Miguel pilotalekua inolako bazterketarik gabeko euskal pilota baten erakusleihorik onena izanen da igande honetan, eguerdiko 12.00etatik aurrera, Basauri-Bilbondo Pilota Egokituaren Sari Nagusiarekin. Bizkaian horrelako jaialdi bat antolatzen duten lehen aldia izango da, eta ETB1ek zuzenean emanen du. Asier Navaridas sunbildarra, gurpildun aulkian ariko da.

Jaialdiak bi pilota partida izanen ditu: bata, adimen urritasuna duten pertsonentzat egokitutako paleta partida, eta bertzea, urritasun fisikoa duten pertsonentzat egokitutako paletako bigarren partida, gurpildun aulkuarekin. Bertan, lehen mailako ikuskizun batez gozatu ahal izango da, zale zorrotzenak asebetetzeko gai diren partidak izango baitira. Gipuzkoan jokatutako Pilota Egokituko Irekiaren aurrekariek argi utzi zuten pilotalekuetara hurbildu ziren guztiak harrituta geratu zirela, ez soilik kirolari handi horiek erakusten duten gainditze ahalamenarkin, baizik eta haien jokoaren kalitatearekin.

Aurreko aste hauetan kanporaketa batzuk egin dira hilaren 13ko finaletako protagonistak zehazteko, eta partidak honela geratu dira:

 

Adimen urritasuna duten pertsonak

  • Ibai Magdaleno ((Basauri/Rekalde)-Jurdan Arakistain (Gipuzkoa)e
  • Iker Tejido (Basauri/Txurdinaga)-Eneko Sagarmendi (Gipuzkoa)

 

Urritasun fisikoa duten pertsonak, gurpildun aulkian

  • José Centeno (Larrabetzu)-Beñat Lizaso (Oiartzun)
  • Gorka Álvarez (Bilbao)-Asier Navaridas (Sunbilla)

 

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun