Doneztebeko Merkatari eta Zerbitzuen Elkarteko dendetan egunero deskontu-txartelak zozketatuko dituzte aste honetan

Ttipi-Ttapa 2019ko urr. 7a, 12:00
Garai honetan, joan den urtean ere hainbat opari-txartel zozketatu zituen Doneztebeko Merkatarien eta Zerbitzuek Elkarteak.

Onddoz onddo, dendaz denda kanpaina paratu dute martxan Doneztebeko Merkatari eta Zerbitzuen Elkarteko kideek. Aste honetan, astelehenetik ortzegunera bitarte kanpainan parte hartuko duten dendetan erosten dutenen artean, deskontu-txartelak zozketatuko dituzte.

Denda hauek ari dira kanpainan parte hartzen: Artlepo Onddo ta Punto, Beni Arraindegia, Casa Lacar Etxea, Casa Ruiz supermerkatua, Cosas de Casa, Kimetz belar-denda, Kukuka haur arropa-denda, Maite Moda, Olatz zapata-denda, Alustiza lurrindegia, Saldias harategia, Salma Informatika eta Zig - Zag arropa-denda. Egunero saridun bat aterako da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun