'Berdintasunari konta eta kanta' tailerra igandean Donamarian

Ttipi-Ttapa 2019ko urr. 4a, 11:00

Haizea Loiraren eskutik, ipuinen bidez, berdintasuna landuko dute.

Malerrekako Mankomunitateak, Donamariako Udalaren laguntzaz, 'Berdintasunari konta eta kanta' tailerra antolatu du. Urriaren 6an, heldu den igandean, 17:00etan bilduko dira, Jauregian. Hiru eta hamabi urte arteko haurrei bideraturiko tailerra izanen da eta Haizea Loirak eskainiko du. Berdintasuna lantzeko ipuinak kontatu eta kantatuko ditu.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun