Tokiko Agendaren harira, herritarrek parte hartzeko foroak antolatu dituzte

Ttipi-Ttapa 2019ko urr. 2a, 18:36

Herritarrek parte hartzeko foroak prestatu dituzte.

Lehendabiziko foroa bihar izanen dute, Doneztebeko San Miguel ikastetxean, 18:30ean eta Malerrekako egungo egoerari erreparatuko diote.

Malerrekako Mankomunitateak, Nafarroako Gobernuaren laguntzarekin, Tokiko Agenda 21 berritzeko prozesua abiatu du. Agenda 21 planifikazio tresna bat da, udal iraunkortasuna eta gizartearen, ekonomiaren eta ingurumenaren arteko oreka lortzea helburu duena.

Berritze-prozesuaren barne, herritarrek parte hartzeko hiru foro antolatu dituzte. Lehendabizikoa bihar, urriaren 3an, izanen da, 18:30ean, San Miguel eskolan. Malerrekako egungo egoera izanen dute hizpide.

Bigarren foroa urriaren 17an eginen dute eta ekintza-planaz solastatuko dira. Azkenik, azaroaren 7an ekintzak lehenesteko hitzordua izanen dute. Toki eta ordu berean bilduko dira.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun