Irailaren 27ko lehen hitzaldian ‘Garrantzi erlatiboko piramidea’ izanen zuen hizpide Lorea Agirrek, kaloriak, makromantenugaiak, maiztasuna, gehigarriak eta likidoak. Era berean, elikadura eta kirolerako fisiologiari buruzko oinarrizko aholkuak eskaini zituen, zer diren eta zertarako balio duten makromantenugaiak azalduz. Azkenik, kirolarien oinarrizko dietan jarraitu beharreko sei arauak eman zituen. Interesa piztu zuen hitzaldiak eta hurrengorako gogotsu daude kirolzaleak.
Urriaren 4an, heldu den ortziralean, bigarren hitzaldian, masa koipetsua nola galdu eta masa muskularra nola irabazi azalduko du. Izen-ematea Erreka elkartearen webgunean (www.erreka.org) edo Kimetz belardendan egin daiteke (lorea@kimetzbelardenda.com) eta doan izanen da.