Udako atsedenaldiaren ondotik larunbat eguerdian dute hitzordua kantariek plazan
Udako atsedenaren ondotik, zintzurrak berotzeko tenorea ailegatu zaie malerrekarrei. Heldu den larunbatean, urriaren 5ean, berrabiaratuko dute Malerreka Kantuz egitasmoa, Malerrekako Euskara Zerbitzuaren eskutik. Ohi bezala, herriko plazan bilduko dira 12:00etan eta karrikaz karrika ibiliko dira kantari.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.