Gazte Burrunbak antolatuta mendi-irteera eginen dute heldu den igandean Mendaurrera

Ttipi-Ttapa 2019ko ira. 29a, 10:00
Autoa Bostorratzen utziko dute, eta bertatik Mendaurrera oinez joanen dira.

Gazte Burrunba elkarteak, besta ttikietako gehiegikeriei aitzin egiteko, mendi-irteera antolatu du heldu den iganderako, urriaren 6rako. Igande goizean, 08:30ean, zehaztu dute hitzordua eta kiroldegian bilduta, autoz joanen dira Bostorratzeraino. Ibilgailua bertan aparkatuta, hankei eragiteko txanda izanen dute eta Bostorratzetik Mendaurrera ibilaldia eginen dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun