Udako oporraldiaren ondotik, berriz ere martxan da jubiloteka Ezkurran

Ttipi-Ttapa 2019ko ira. 27a, 09:30

Udako oporraldiaren ondotik, irailean berriz jubilotekarekin hasi dira Ezkurra inguruko gizon-emakumeak.

Aurreko urteetan bezala, asteazken goizetan eta ostegun arratsaldetan hainbat gauza egingo dituzte Ramoni Ordoki gidari dutelarik. Elkarren arteko erlazioak sustatzeaz gain, sormena, arreta, psikomotrizitatea, hizkuntza, erlaxazioa eta bestelako gaitasunak lantzea dute helburu.

Urrian, helduentzat antolatu den segurtasun planaren barruan, gure adinekoak arriskuan jartzen dituzten delitu eta ekintzak saihesteko gomendatzen diren portaera jarraibideak eta aholkuak jasoko dituzte Osasun, Kontsumo eta Ongizate Ministeriotik.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun