Bruselan egitekoa den Transpoesie poesia jaialdian parte hartuko du Luis Garde doneztebarrak

Ttipi-Ttapa 2019ko ira. 25a, 20:00

Europar Batasuneko Kultura Institutu Nazionalek osatzen duten EUNIC sareak antolatuta eginen da jaialdia eta horren baitan, ortzegun honetan, irailak 26, bere olerkiak irakurriko du Gardeak.

Europako Hizkuntzen Egunarekin bat eginez, ortzegun honetan, hilak 26, hasiko da EUNICek antolatutako bederatzigarren Transpoesie poesia jaialdia. Aldi honetan, 22 herrialde eta eskualdek bat egin dute jaialdiarekin eta olerkiak jatorrizko hizkuntzetan entzuteko aukera izanen da, ingelesera, frantsesera eta nederlandera egindako itzulpenekin.

Gardek lehendabiziko egunean parte hartuko du. Bere olerkiak jatorrizko hizkuntzan irakurriko ditu eta aldi berean, itzulpenak eskainiko dituzte. Berekin batera, Jan Skrob poeta txekiarrak, Lic Maria Roadottir Jaeger Feroe Uharteetako artistak, Elmar Kuiperrek (Herbehereak) eta Edna Azulayk (Herbehereak) parte hartuko dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun