Mendi Txiki abesbatza txikiaren aurkezpena ortziralean Donezteben

Ttipi-Ttapa 2019ko ira. 25a, 10:30
Ikasturte hasierako aurkezpena eginen dute ortziralean.

Mendi Ttiki abesbatzako kideentzako 2019/2020 ikasturtearen aurkezpena izanen dute heldu den ortziralean, hilaren 27an, Donezteben. Erreka Kirol Elkartearen eta koralaren lokalean bilduko dira. Lehen Hezkuntzako lehendabiziko, bigarren eta hirugarren mailako ikasleen saioei buruz solastatzeko 18:15ean zehaztu dute hitzordua; laugarren mailatik goitikoekin egoteko, berriz, 19:30ean. Familiei solasaldira bertaratzeko gonbidapena luzatu diete.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun