Bartzelonan jokatu duten Nazioarteko Erremonte Zirkuituko jardunaldian izan dira Uterga eta Etxeberria III.a

Ttipi-Ttapa 2019ko ira. 24a, 21:00

Erremontistarik erregularrena izendatzeko zirkuituko seigarren kanporaketa jokatu dute eta Utergak, Azpirozekin bikotea osatuz, bi partidetatik bat irabazi du eta Etxeberria III.ak, Ansa II.arekin bikotea eginez, biak galdu ditu

Nazioarteko Erremonte Zirkuituaren helburua erremontistarik erregularrena izendatzea da eta horren baitan, sei jardunaldi jokatu dituzte dagoeneko. Azkena irailaren 22an Bartzelonako Vall d'Hebronen egin zuten. Emozio handiko triangularra jokatu zuten hiru bikotek eta tartean ziren Xanti Uterga eta Jose Jabier Etxeberria III.a doneztebarrak.

Urriza eta Ionek kanporaketako bi partidak irabazi zituzten, Ansa II.a eta Etxeberria III.aren aurka 20-1o irabazi zuten eta Uterga eta Azpirozen kontra 20-14 nagusitu ziren. Jardunaldiko hirugarren partida Utergak eta Azpirozek irabazi zuten, 20-12, Ansa II.a eta Etxeberria III.aren kontra.

Sailkapena

Orain arte  jokatutako kanporaketak kontuan hartuz, aurrelarien sailkapenean Urriza dago lehenbiziko postuan, eta eskualdeko erremontisten kasuan, Uterga laugarrena da, Aritz Juanenea saldiastarra bosgarrena eta Josetxo Ezkurra II.a doneztebarra seigarrena. Atzelarien kasuan, berriz, Ion da sailkapenean buru eta Etxeberria III.a hirugarrena da.

Atzelarien sailkapena, orain arte:

SAILKAPENA ERREMONTISTA IRABAZITAKO PARTIDAK GALDUTAKO PARTIDAK ALDEKO TANTOAK KONTRAKO TANTOAK
1. ION 8 2 183 158
2. AZPIROZ 4 4 125 118
3. ETXEBERRIA III. a 3 7 164 190
4. AGIRREZABALA 0 2 30 40

Aurrelarien sailkapena, orain arte:

SAILKAPENA ERREMONISTA IRABAZITAKO PARTIDAK GALDUTAKO PARTIDAK ALDEKO TANTOAK KONTRAKO TANTOAK
1. URRIZA 4 0 80 60
2. ZEBERIO II.a 3 1 77 69
3. ANSA II.a 2 2 62 62
4. UTERGA 2 4 122 104
5. JUANENEA 2 4 101 111
6. EZKURRA II.a 2 4 94

110

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun