Irailaren 27ko lehen hitzaldian ‘Garrantzi erlatiboko piramidea’ izanen du hizpide Lorea Agirrek, kaloriak, makromantenugaiak, maiztasuna, gehigarriak eta likidoak. Era berean, elikadura eta kirolerako fisiologiari buruzko oinarrizko aholkuak eskainiko ditu, zer diren eta zertarako balio duten makromantenugaiak azalduz. Azkenik, kirolarien oinarrizko dietan jarraitu beharreko sei arauak emanen ditu.
Urriaren 4ko bigarren hitzaldian, masa koipetsua nola galdu eta masa muskularra nola irabazi azalduko du.
Izen-ematea Erreka elkartearen webgunean (www.erreka.org) edo Kimetz belardendan egin daiteke (lorea@kimetzbelardenda.com) eta doan izanen da.