Donezteben jokatu dute Nafarroako erremonte txapelketaren final-laurdenetako ligaxkaren azken partida

Ttipi-Ttapa 2019ko ira. 23a, 21:00
Berriz ere itxura ona eman du Aimar Saldias erremontelari oiztarrak, goi mailako profesionalen artean jokatutako partidan.

Xanti Uterga doneztebarrak eta Aimar Saldias oiztarrak 35-30 irabazi zieten Zeberio II.a eta Larrañagari

 

Nafarroako erremonte txapelketaren final-laurdenetako ligaxkaren azken jardunaldia jokatu zen irailaren 15ean Doneztebeko Ezkurra pilotalekuan. Bertan, Xanti Uterga doneztebarrak eta Azpirozen ordez aritu zen Aimar Saldias oiztarrak 35-30 irabazi zieten Zeberio II.a eta Larrañagari (hauek, Ezkurra II.a eta Agirrezabalaren ordez aritu ziren).

Promozio txapelketako partidan ere eskualdeko erremontelari gazteak ikusteko aukera izan zen. Barrikart eta Julen Larretxea doneztebarrak 35-17 irabazi zieten Aimar Jabalera eta Aritz Zubiri goizuetarrari. Jaialdia ADANO elkartearen alde izan zen.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun