Irailaren 26tik 29ra bestak ospatuko dituzte Urrozen

Ttipi-Ttapa 2019ko ira. 25a, 06:30
Herriko dantzariek erakustaldia eskainiko dute ortzirale arratsaldean.

Lehenbiziko egunean, herriko gazteek herri-kirol norgehiagoka jokatuko dute eta igandean aizkora apustua izanen dute

Aurten ere, besten aitzakian, ekitaldiz betetako asteburua izanen dute urroztarrek irail hondarrekoa. Ortzegunean, irailak 26, botako dute bestei hasiera emanen dien txupinazoa eta igandea bitarte non gozatua izanen dute. Hilabeteko azken eguna, berriz, besta ondoko garbiketa egiteko aprobetxatuko dute.

IRAILAK 26, ORTZEGUNA

18:00etan haurrendako puzgarriak paratuko dituzte eta 20:00etan txupinazoa botako dute. Ezkilak jo ondotik, 20:15ean herri-kirol apustua eginen dute herriko gazteek. 21:00etan Zopak dastatzeko aukera izanen dute Herriko Ostatura hurbiltzen direnek, eta gauerditik aitzinera Modesto akordeoilariarekin dantzaldia izanen da plazan, 05:00 arte.

 

IRAILAK 27, ORTZIRALEA, HAURREN EGUNA

Haurrak izanen dira eguneko protagonista nagusiak. 10:30ean haurrendako jokoak izanen dituzte eta horrez gain, goizez eta arratsaldez puzgarriak izanen dituzte. 11:00etan mus txapelketa hasiko da eta 12:00ean luntxa eskainiko dute Herriko Ostatuan. Giroa alaitzeko herriko trikitilari gaztetxoak ere han izanen dira. 17:00etan, herriko dantzariek erakustaldia eskainiko dute, eta 20:30ean, zezensuzkoa aterako da. 21:00etan gazteak mahaiaren bueltan bilduko dira afaltzeko eta musika ere ez da faltako: 20:00etatik 22:00etara eta 00:00etatik 03:00etara Frantzisko musikariarekin dantzaldia izanen da.

 

IRAILAK 28, LARUNBATA HERRIAREN EGUNA

Goizez eta arratsaldez puzgarriak izanen dituzte eta  14:00etan herri-bazkaria eginen dute Jexux Mari Irazu eta Iker Zubeldia bertsolariekin. Ondotik, Modesto musikaria ariko da. 00:00etatik 05:00etara Gabenara taldeak dantzaldia eskainiko du.

 

IRAILAK 29, IGANDEA

10:00etan mus txapelketako finala jokatuko dute eta 12:30ean aizkora apustua hasiko da: Eneko Saralegi eta Iker Vicente, Mikel LarraÒaga eta Joxean Etxeberriaren kontra ariko dira. 17:00etan, berriz, Doneztebeko dantza taldeak saioa eskainiko du eta 18:30ean Los Tajudos del Norte mariatxi taldearen doinuekin gozatzeko aukera izanen dute. 21:00etan tortilla eta postre lehiaketak eta bingoa eginen dituzte. Egun horretan ere, goizez eta arratsaldez puzgarriak izanen dira.

 

IRAILAK 30, ASTELEHENA

Bestetako hondarreko eguna herria garbitzeko izanen da eta gosaria ere eginen dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun