Emakume Korrikalarien Taldea irailaren 25ean hasiko da martxan berriz ere

Ttipi-Ttapa 2019ko ira. 20a, 18:00
Asteazkenero bilduko dira 20:00etan.

Emakume Korrikalarien Taldeak, aurten ere, astean behin bildu eta kirolaz gozatzeko hitzordua zehaztea erabaki du. Neska-emakume talde horren parte izan nahi dutenei parte hartzeko deia egin diete: «animatu, irailaren 25etik aitzinera hasiko gara». Asteazkenero bilduko dira, 20:00etan, Doneztebeko kiroldegian eta elkarrekin laster egitera joanen dira.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun