Endika eta Zeberio II.a mendean hartu dituzte Matxin III.ak eta Barrenetxea IV.ak

Ttipi-Ttapa 2019ko ira. 20a, 10:30

Endikak eta Zeberiok galdu egin zuten asteazkeneko partidan, Matxin eta Barrenetxearen kontra.

Ortzegunean, irailak 19, Galarretan jokatutako partidan, ez zuten garaipena lortzerik izan Endika saldiastarrak eta Zeberio II.ak. Ez zuen emozio gehiegirik izan partidak, bederatzigarren tantotik aitzinera jaun eta jabe izan baitzen Barrenetxea.

Endikak ez zuen izan bere egunik hoberena eta ohikoa baino maila apalagoan aritu zen. Markagailuan 15 eta 27 galtzen ari zirela egin zuen lehendabiziko tantoa. Bukaera aldera, bi paretak eginez, lortutako lau tantoak izan ziren partidan utzitako ale hoberenak. Matxinek, Barrenetxearen nagusitasuna baliatu eta 16 tanto bukatu zituen. Zeberiok, berriz, aldeko 12 tanto eta huts bat egin zituen. Barrenetxeak egindako lan bikainaren erakusle dira lortutako zenbakiak: piloteoan 13 tantori eman zien bukaera, sakez zazpi tanto egin zituen, bortz huts eta sakez egindako falta bat.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun