Bi ordu terdi hauetan hainbat gauza egiten dituzte: ariketa fisikoak (gorputza ahal den neurrian mugitu), kafetxoa hartu eta solastu, ariketa kognitiboa (arreta eta oroimena landu ahal den neurrian, bakoitzaren egoera kontutan hartuta), mandala eta jokoak. Azkenean, Ramoni Ordokik aipatu digunez, «denbora-tarte goxo eta abesgarri bat jende artean pasatzea da asmoa».