Irailaren 21an, larunbatean, errepertorioa erabat aldatu eginen dute, Xabierko Auditorioan Errioxako Orkestrarekin eta Burlatako San Andrés Abesbatzarekin batera Buenaventura Iñiguez zangotzarraren 8 Ahotsetarako Meza eta Aurelio Sagasetaren Agur Maria eskaintzeko, Nafarroako Abesbatzen Elkarteak sustaturiko emanaldian. Guztiak Jesús Echeverría Maisuaren zuzendaritzapean ariko dira.
Urri alderako ere emanaldi berezia prestatzen ari da Abesbatza, honakoan Doneztebera etorriz. Xehetasunak aitzinerago zabalduko dituzte.
Lanez gainezko dator ikasturtea, baina ospakizunetarako tartea ere hartuko dute abesbatzako kideek, izan ere, aurtengoan Mendi Abesbatzaren 25. Urteurrena ospatuko baitute. Horretarako ekintza ugari prestatzen ari dira, hurbiltzen diren heinean azalduko dituztelarik.