Argazkilaritza ikastaroa urrian Sunbillan

Ttipi-Ttapa 2019ko ira. 22a, 12:00
Ikastaroa lau ortzegun arratsaldetan, 17:30etik 20:00etara, eskainiko da.

Argazkilariek kamerei hautsa kentzeko aukera bikaina izanen dute urrian Sunbillan. Izan ere, reflexak erabiltzen ikasteko oinarrizko ikastaro teoriko-praktikoa eskainiko dute. Hiru klase teoriko eta praktiko bat izanen dira: urriaren 3an, 10ean, 17an oharrak hartu ondotik, hilaren 24an ikasitakoa martxan paratzeko aukera izanen dute. 17:30etik 20:00etara bilduko dira.

Informazio gehiago eskuratzeko edo izena emateko 646 54 07 86 telefonora (Iñaki) deituz eman dezakete izena eta ikastaroa ateratzeko, gutxienez zortzi laguneko taldea osatu beharko da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun