Etxebizitzetan lapurretak egiteagatik, bila zebiltzan gizonezko bat atxilotu dute N-121-A errepideko kontrol batean

Ttipi-Ttapa 2019ko ira. 18a, 06:12
Kosovoko gizonezko bat atxilotu dute.

Foruzainek ohiko kontrol batean, N-121-A errepidean, Sunbilla parean, Kosovoko gizonezko bat atxilotu dute. Tarrasako (Bartzelona) epaitegiak atxilotzeko agindua emana zuen, etxebizitzetan lapurretak egitea egotzita. Foruzainek adierazi dutenez, geldiarazitako autoan bi gizonezko zihoazten, eta batak zein bertzeak zenbait herrialdeetan delitu aurrekariak zituzten, lapurretak egiteagatik.

Diario de Noticiasek adierazi duenez, bidaiarietako batek Tarrasako (Bartzelona) epaitegiaren atxilotze-agindua zuen, etxebizitzetan egindako lapurretengatik. Hortaz, gizonezkoa atxilotua izan zen.

Kontrol berean, Bartzelonako 43 urteko bidaiari bati metalezko barra bat harrapatu zioten,  metalezko tubo baten barrenean laban bat zuena. Gainera, defentsarako erabiltzeko, helduleku bat ere bazuen. Foruzainek espedientea Nafarroako Gobernuko arma-arautegira bidali zuten.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun