Malerrekako Mankomunitateak Bai Euskarari ziurtagiria duten erakundeentzako dirulaguntza deialdia egin du

Ttipi-Ttapa 2019ko ira. 17a, 11:15
Eskaerak urriaren 2a arte egin daitezke.

Malerrekako Mankomunitateak Bai Euskarari ziurtagiria duten erakundeentzako dirulaguntza deialdia egin du. Astelehenean ireki zuten eskaerak egiteko epea eta urriaren 2a arte, ortzeguna, zabalik izanen da.

Malerrekan 2019an Bai Euskarari ziurtagiria eskuratu edo berritu dutenek dirulaguntza jasotzeko aukera izanen dute. Horretarako ziurtagiria edukitzeaz gain, urteko faktura eta Mankomunitateko zerga betebeharrak ordainduta izan beharko dituzte.

Dokumentazioa

Eskatzaileek Identifikazio Fiskalaren Kodearen fotokopia, 2019an ordaindutako fakturaren kopia, fakturaren ordainagiria eta helburu honetarako administrazio publikoei edo entitate pribatuei eskatutako dirulaguntza guztiak eman beharko dira (eskaerak ebazteke edo ebatzita dauden zehaztuta eta azken kasu horretan ebazpenaren kopia atxikita). Dokumentazioa Mankomunitatean aurkeztu behar dute. Xehetasunak deialdian bilduta daude.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun