Ezkurra II.ak min hartu du Madrilgo erremonte jaialdian

Ttipi-Ttapa 2019ko ira. 16a, 19:00

Ortziralean Madrilen aritu ziren erremontelariak aurkezpenean. Malerrekakoek ez zuten suerterik izan, Juaneneak eta Etxeberriak bi partidak galdu baitzituzten eta Ezkurra II.ak min hartu.

Nazioarteko Erremonte Zirkuituko jardunaldian Ansa II.a eta Azpiroz nagusitu dira

Irailaren 13an Madrilen jokatu zen Nazioarteko Erremonte Zirkuituko jardunaldia eta ez zen egunik onena izan eskualdeko erremontelarientzat. Izan ere, Ansa II.a eta Azpiroz nagusitu ziren bi partidetan eta Josetxo Ezkurra II.ak min hartu zuen azken partida jokatzen ari zela.

Madrilgo La Elipa pilotalekuan jokatu zen jardunaldiko lehen partidan, Ezkurra II.ak eta Ionek 2016 iranazi zieten Juanenea eta Etxeberria III.ari eta Ansa II.ak eta Azpirozek ere 20-17 irabazi zieten Saldiasko aurrelari gazteari eta Doneztebeko atzelari beteranoari. Hirugarren partidak erabakitzekoa zen, beraz, Madrilgo jardunaldiko irabazlea. Ezkurra II.a eta Ion 5-4 irabazten ari zirela, ezkerreko belaunean min hartu zuen Doneztebeko aurrelariak eta hortaz, Ansa II.ak eta Azpirozek lortu zuten garaipena (20-5).

Gaur mediku-azterketak egitekoa zen Josetxo Ezkurra, zenbateko lesioa duen jakiteko.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun