Zubietako plazaren mendeurrena ospatu dute herritarrek

Ttipi-Ttapa 2019ko ira. 16a, 09:30

Plazaren mendeurrena ospatzeko, festa eguna izan zuten larunbatean Zubietan. Ostiraletik hasi zen mugimendua: plaza apaindu, txorimaloak eta kartela egin, argazki eta informazio erakusketa hasi... Trikitixaren erritmora tragoxka batzuk egiteko aukerarik ere ez zuten falta izan. Argazkiak: Izaskun Zubialde, Olasenea aterpea eta Arantxa Diez.

Larunbata izan zen, ordea, egun handia. Ospakizun xume bezain ederra egin zieten herritarrek hamaika istorio biltzen dituen plazaren historiari. Goizean, txistulari, erraldoi eta buruhandiak herrian bildu ziren. Goiz erdian bertsolariak izan zituzten. Eguerdian, berriz, pilota partidak eta aizkora ikuskizuna. Paella jatean jende dezente bildu zen eta arratsaldean mutxikoak dantzatu eta kamisetak margotzeko aukera izan zuten. Taloak janez, kontzertuaren goxotasunarekin, akitu zuten festa.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun