Joskintza tailerra eskainiko dute urriaren 14tik aitzinera Donezteben

Ttipi-Ttapa 2019ko ira. 13a, 15:00
Urriaren 14an abiatuko dituzte saioak eta astelehen arratsaldetan bilduko dira.

Doneztebeko Ezpelura emakume taldeak antolatuta, joskintza tailerra eskainiko dute herrian. Eskuz zein makinaz arropak josten, moldaketak egiten, etxerako oihalak egokitzen edota bertzelako joste-lanetan trebatu nahi dutenek titarea jantzi eta orratza mugiarazteko aukera izanen dute. Urriaren 14an abiatuko dituzte saioak eta astelehenetan bilduko dira, 15:00etatik 16:30era. Bear Zana pilotalekuaren ondo-ondoan dagoen Azkarreta etxean bilduko dira. Informazio gehiago eskuratzeko edo izena emateko 606 74 87 98 telefonora deitu beharko dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun