Larunbatean partida erabakigarria jokatuko du Erreka eskubaloi taldeak Donezteben

Ttipi-Ttapa 2019ko ira. 13a, 14:00

Lizarreriaren aurka 18-28 irabazi zuten.

Nagusitasunez irabazi zuen Errekak Lizarreriaren aurka jokatutako kopako partida. Hasieran partida orekatua izan zen arren, 20.minututik aitzinera Erreka eskubaloi taldea nagusitzen hasi zen. Azkenean 18-28 irabaztea lortu zuten. Nabarmentzekoa da Asier Arozenak egindako lana, sei gol sartu baitzituen. Garaipen esker, eta larunbatean Burlataren aurkako partida irabaziz gero, semifinaletara sailkatuko dira. Partida erabakigarria izanen da, beraz, larunbatean Donezteben jokatuko dutena.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun