Helduen bertso eskolan izena emateko epea ireki dute Malerrekan

Ttipi-Ttapa 2019ko ira. 13a, 13:00
Malerrekako bertso eskolako kideak, mahaiaren inguruan.

Interesa dutenek irailaren 27a baino lehen eman beharko dute izena

Malerrekako Mankomunitateak eta Nafarroako Bertsozale Elkarteak elkarlanean, aurten ere Malerrekan helduen bertso eskola sortu nahi dute.Urrian hasi eta ekainera bitarte, astean bi orduz eskainiko dute eskola, eta lekua, eguna eta ordua izena ematen dutenen artean zehaztuko dute. Matrikula 120 euro izanen da eta bi epetan ordainduko da.

 

Interesatuek irailaren 27a baino lehen eman beharko dute izena, 948 45 17 46ra deituta edo euskarazerbitzua@malerreka.infolocal.org helbidera idatzita.

 

Gaztetxoak Iturenen

teak antolatuta, Lehen Hezkuntzako hirugarren mailatik seigarren mailara arteko ikasleei bideratua, bertso eskola abiatuko dute urrian. Ekainera bitarte eskainiko dituzte eskolak, astean behin, eta Iker Gorosterrazu izanen dute irakasle. 

Matrikulazio orriak banatu dituzte, interesa dutenek bete eta tutoreari emateko eta lau egun paratu dituzte aukeran: astelehenetan 17:30etik 18:30era; asteartetan 17:30etik 18:30era; ortzegunetan 16:00etatik 17:00etara eta ortziraletan 16:00etatik 17:00etara. Gehienek aukeratzen duten egun eta orduan bilduko dira, ganbaran. Hiruhileko bakoitza 20 euro ordaindu beharko dute. Ikasturte osorako izena emanez gero, berriz, 60 euro. Informazio gehiago nahi dutenek Iker Gorosterrazurekin harremanetan jarriz edo i.gorosterrazu@bertsozale.eus helbidera idatziz eskura dezakete.

Erlazionatuak

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun